XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DEIÑE.- Ene ba! Kartera jausi yako itsuari.

KARLE.- Kartera ez.

DEIÑE.- Zegaitik ez? KARLE.- Orren kartera patrikara dalako.

Neuk dakit ondo.

SORNE.- Itsuen kupoiak izango dira.

Or ibiliko da gero, gixarajua, nun galdu ete dituzan.

Artu Karle, artu.

KARLE.- (Artu ta ikusiaz) Itsuen paperak!.

Zeruetako Ama! Naiago neban au ikusi ez ba neu.

Zetarako bear ete dau orrek argazki au? Auxe be ikusi bear.

DEIÑE.- Deabru guztiak soltean dabiz emen.

Soltean eta danak alkartuta aidean.

Ez egizue ezetzik esan.

Inpernu guztia inguruetan dabil.

Azkenian itsuak be berdetu.

KARLE.- Berdetu? Berdetu bakarrik ba litz...! Umemoko guztiak be gaixotuta jagiten dira-ta, amets lizunetan.

SORNE.- Billa ba dator, iruron artean baltz-baltz eginda laga bear genduke.

Benetan.

DEIÑE.- Merezi barik ez. Santu guztiei musuka dabillen itsu diamotxua!.

KARLE.- Ori be beste askoren antzeko.

Eskua luzatu errukia eskatzeko ta....

Ta! Ulertu dozue, ez?.

SORNE.- Beste gauza bat pentsetan nago.

Berak ez dakiala, beste zerbait dalakuan, errekadu lez norbaiteri emoteko edo eroateko agindu ba dautse? Izan lei ori be.

DEIME.- Edo ta urtendako kupoien baten zenbakia or dagola ta jendeari erakusteko bidea billatu ba dautsa akulariren batek?.

SORNE.- Orrelakorik ba litz, ba dakizu zer mereziko leuken zirikalari dana dan lako zirikalariak?.

Billoiz-billoizik ipini bera, eguerdi eguerdian, eguzki galdatan, alderdirik bigun eta mintsuenak lilimentoz beteta, eta billatu ezkero, erle aldra baten aurrean euki.

KARLE.- Gu geu be, neurriak artzean, ba dirudi kerizpetan ez giñatekela geratuko.

Zeuk daukazuz ataraldiak, Sorne.

Besteren batek emotea leikena da, baiña... amure nago.

Amua espanean dodala.

SORNE.- Zer dala ta? KARLE.- Ain zuzen be aste onetako Ikusi-Makusi ? Esateko, oraindik errira atzo eldu zanari orria kenduta aldian?.

Eta berak ezer jakin ez?.

Sinistu Kredoa!.